Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gerra zibileko granada poloniar bat aurkitu dute Azpeitiko eraikin bateko ganbaran, eta dagoeneko handik eraman dute ertzainek. Etxebizitzak husteko agindua eman dute hasieran, baina bizilagunak etxean dira 13:55ak geroztik. Ertzaintzak adierazi duenez, ganbara pintatzen ari ziren langileek aurkitu dute granada, eta haren ondoan kaxa bat zegoen. Kaxa horretan gasaren aurkako maskara alemaniar bat aurkitu dute artezilariek, ez zegoen arriskuko ezer. Inertea zen granada, hau da, ez zuen lehertzeko arriskurik.