Gaur aurkeztuko dute Azpeitian jokatuko den Europako Sega Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 25a

Europako Sega Txapelketa jokatuko dute Loiolan, abuztuaren 28an, 29an eta 30ean. Gaur, osteguna, aurkeztuko dute lehiaketa Donostiako San Telmo museoan, eta bertan izango da Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea. Txapelketaren harira, bideo bat grabatu dute antolatzaileek, eta Mikel Aranburu futbolari ohia ageri da bertan. Sega txapelketak oihartzun handia izango du; izan ere, Suitza, Austria, Alemania, Eslovenia eta Hego Tyroleko kirolariak izango dira Azpeitian, euskal herritarrekin batera. https://youtu.be/NfkQ0sqV4qw  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide