Santioetako sagardo lehiarako emakume bila ari da udala

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 24a

AZPEITIA // Azpeitiko Udalak emakumeei eskatu die Santio Eguneko sagardo lehiaketako epaimahaian parte hartzeko. Horretarako, prestaketa saioak antolatu dituzte, aurkezten diren andreentzat. Izen-ematea zabalik da, eta ekainaren 27a, larunbata, bitarte...

AZPEITIA // Azpeitiko Udalak emakumeei eskatu die Santio Eguneko sagardo lehiaketako epaimahaian parte hartzeko. Horretarako, prestaketa saioak antolatu dituzte, aurkezten diren andreentzat. Izen-ematea zabalik da, eta ekainaren 27a, larunbata, bitartean dago horretarako aukera. Udaleko Kultura Sailera joanda edo 943-15 72 00 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide