Sanjuanak ospatzen hasi dira Urrestillan

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 22a

San Juan sua egin aurretik hasi dira urrestildarrak jaiak ospatzen auzoan. San Juan krosa egin zuten joan den astean, eta asteburu honetan ere egon da zer egina Urrestillan. Gazte Eguna ospatu zuten larunbatean, gazte afaria egin zuten; eta, ondoren, kontzertuez gozatu zuten. Verrater, Itziarren Semeak eta La  Jodedera taldeen kontzertuekin jarraitu zuten festa. Atzo, igandea, berriz, Jubilatuen eguna ospatu zuten. Eguerdian meza izan zuten; eta, ondoren, bazkaria. Bazkalostean, Benita Aizpuru jubilatua omendu zuten. Urrestillak festetan murgilduta jarraituko du datozen egunetan, honakoa da egitaraua: Ekainak 23, asteartea, San Juan bezpera:
  • 20:00. Poteo herrikoia.
  • 21:00. Txupinazoa eta herri afaria.
  • 00:00. San Joan arbola sartzea eta sua piztea.
  • 00:30. Lake
Ekainak 24, asteazkena, San Juan eguna:
  • 12:00. Meza nagusia.
  • 12:45. Azpeitiko Udal Musika Banda.
  • 13:00. Buruhandiak.
  • 16:30. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30. Merienda
  • 18:00. Urrestillako pailazoak.
  • 20:30. Amamantzako Guapuek
Ekainak 25, osteguna, San Juan txiki eguna:
  • 12:30. Sagardo dastaketa.
  • 14:00-14:45. Muserako izen-ematea.
  • 15:00. Mus txapelketa
  • 17:00. Azpeitiko pailazoak.
  • 19:30. Triki-poteoa.
Ekainak 26, ostirala:
  • 17:30. Patata tortilla lehiaketaren hasiera.
  • 19:30. Bentazaharreko Mutiko Alaiekin kantujira.
  • 22:15. Pilota partidak Txikuri frontoian.
  • Ondoren, San Joan zuhaitzaren entierroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide