Argazkia: Azpeitiko xake kirol kluba
I. Xake Txapelketa Herrikoia jokatuko dute uztailaren 4an, larunbatean, Azpeitian. Bi mailatan banatuko dituzte parte-hartzaileak: 14 urtetik beherakoek multzo batean jokatuko dute, eta beste talde batean 14 urtetik gorakoek. Partida azkarretara lehiatuko dira azpeitiarrak, hau da, hamar minutukoak izango dira probak. Jokalariko hamar minutuko zazpi saio egingo dituzte.
Sanagustinpean jokatuko dituzte partidak, 16:30etik aurrera. Xaputarrak xake taldeak antolatu du lehiaketa, baina azpeitiar guztiei dago zuzendua. Izen-ematea doakoa da, baina aldez aurretik abisatzeko eskatu dute antolatzaileek, lanak errazteko. Horretarako,
665-70 05 01 telefono zenbakira dei daiteke edo urangajedrez@gmail.com-era bidal daiteke mezua. Egunean bertan ere irekiko dute inskripzioa egiteko aukera, 16:00etatik aurrera. Bi multzoetako lehen hiru sailkatuentzat egongo dira sariak.