Azpeitiko Udalak emakumeei eskatu die Santio Eguneko sagardo lehiaketako epaimahaian parte hartzeko. Horretarako, prestaketa saioak antolatu dituzte, aurkezten diren andreentzat. Izen-ematea zabalik da dagoeneko, eta ekainaren 27a, larunbata, bitartean dago horretarako aukera. Udaleko Kultura sailera joanda edo 943-15 72 00 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.