Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean eta igandean jokatu da infantil mailako nesken Azpeitia Cup futbol txapelketa Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaietan. 28 taldek jokatu dute txapelketa, tartean Urola Kostako batzuk ere bai: Lagun Onak, Anaitasuna, Zumaiako eta Zarautz.
Finala igande eguerdian jokatu zen Athletic eta Realaren artean, eta Athetic izan zen txapelduna 3-1 irabazita.