Orkatzen aldeko manifestazioaren BIDEOA

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko ekainaren 22a

https://youtu.be/ZfC0qheG99M Orkatzi babesa adierazteko eta Espainiako Auzitegi Gorenaren agindua salatzeko manifestazioa egin zuten larunbatean, Azpeitian. Herriko tabernen auzia-ren inguruko epaia berretsi izana salatu zuten herritarrek, eta Azpeitia zeharkatu zuten Orkatzi elkartasuna adieraziz. Plazan hasi, eta Perez Arregi plazan bukatu zen manifestazioa. Ekitaldiaren bukaeran, agerraldia egin zuten Orkatzeko ordezkariek eta manifestazioaren deitzaileek, eta salatu egin zuten Orkatz “betiko ixteko agindua” eman izana. Manifestazioko albiste osoa, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide