Azpeitiko gazteek argazkia atera zuten atzo, Orkatz ez itxi lelopean.
Atxikimenduak jasotzen jarritzen du Orkatzek. Atzo, ostirala,
agerraldi jendetsua egin zuten herriko eragileek Sanagustin kulturgunean, eta han irakurritako testua bere egin dute herriko beste zenbait eragile, komertzio eta taldek. Haien artean da Azpeitiko EAJ talde politikoa.
Atzo arte, bat egin zuten adierazpenarekin,
Kultur Mahaiko Talde Eragileak,
127 tabernari eta merkatarik,
ELA eta LAB sindikatuek, Gaztetxeak, Ernaik, EH Bilduk, herri mugimenduko eragileek eta hainbat norbanakok. Elkartasun eta babes zabala ari da jasotzen Azpeitian Orkatz Kultur Elkartea,
Espainiako Auzitegi Gorenak hura konfiskatzeko agindua berretsi eta ordu gutxira.
Honakoa da eragile, komertzio, denda eta talde berriek bere egin duten adierazpena:
"Orain dela 13 urte abiatu zen hainbat pertsona eta herriko tabernen aurkako auzia bere gorenera iritsi da. Espainiako auzitegi gorenak 101 elkarte bahitu eta bost pertsonari urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die. Horien artean, gure herriko Orkatz Kultur Elkartea konfiskatu-bahitzeko agindua eman dute. Orkatz betiko ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek. Hori dela-eta, hemen bildutako herriko eragile zein norbanakook honakoa adierazi nahi dugu:
- Hemen bildutako eragileok urteetan harreman zein elkarlan zuzena eduki dugu Orkatz Kultur Elkartearekin. Taberna edota ostalaritza kide gisa Alde Zaharra biziberritzen, kultur elkarte kide gisa herriko kultur dinamika indartzen, herriko kultur taldeen erakusleiho, herriko mugimendu desberdinen bitarteko edota herritarron elkargune. Aitortza honekin batera, gu guztion elkartasuna eta baes osoa eskaini nahi diogu Orkatz Kultur Elkarteari.
- Orkatz Kultur Elkartearen aurkako erasoa, bakearen eta konponbidearen aurkako eraso bezala ulertzen dugu.
- Azkenik, Orkatz Kultur Elkartearen alde egingo diren ekimenei gure atxikimendua adierazi nahi diegu eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu, bereziki larunbat honetan 19:00etan egingo den manifestazioan".
Honako eragileak batu zaizkio zerrendari:
Azpeitiko EAJ talde politikoa
Merkatari eta dendariak
Iraye taberna
Larrañaga zapata denda
Koh Tao
Ina kafetegi okindegia
Sugai
Tilin talan
Patxo Erretegia
Soregin gazte moda
Igan
Maite
Kiribil ekodenda
Maite Sagarna
Bildain inmobiliaria
UBBO gazte moda
La primavera pizzeria
Berdie taberna
Esnaola
Matxin xestoak
Ortupedia Iñaki Ribero
Koxk gozotegia
Zabala
Larrañaga kirolak
Nerea
Gurrutxaga parafarmazia
Villegas arraindegia
Azkoitia erlojutegia
Kimu bat
Cloes S.L.
Ostadar optika
Etxaun kioskoa
Alzuaran
Aliur kafetegia
Urola Express
Joxe Ramon harategia
Maitane masajista
Zubi Zaharreko musika taldeak
Verrater
Kaluse
Fridays Crew
Egurra ta Kitto
Old Bridge
Belar Txarrak
Bellator
Kasik
Skandalue
Ezinean
Mondokane
Amamantzako guapuek
Ollaskue labin erreta