Azpeitiko ehundaka eragilek babestu dute Orkatz kultur elkartea egunean zehar, eta Sanagustin kulturgunean bildu dira hari elkartasuna adierazteko. 127 tabernari eta merkatari, 28 herri eragile, hainbat politikari, sindikatu eta herritarrek salatu dute Auzitegi Gorenak Herriko tabernen auzia-ren ebazpena berretsi izana. Orkatzeko ordezkariek azaldu dute "gero eta atxikimendu gehiago" jasotzen ari direla, eta zifrak unetik unera aldatzen doazela.
Honako irakurkerta egin dute gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean bildu diren eragile guztiek:
“Orain dela 13 urte abiatu zen hainbat pertsona eta herriko tabernen aurkako auzia bere gorenera iritsi da. Espainiako auzitegi gorenak 101 elkarte bahitu eta bost pertsonari urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die. Horien artean, gure herriko Orkatz Kultur Elkartea konfiskatzeko, bahitzeko, agindua eman dute. Orkatz betiko ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek. Hori dela-eta, hemen bildutako herriko eragile zein norbanakook honakoa adierazi nahi dugu:
- Hemen bildutako eragileok urteetan harreman zuzena eduki dugu Orkatz Kultur Elkartearekin. Taberna eta ostalaritza kide gisa Alde Zaharra biziberritzen, kultur elkarte kide gisa herriko kultur dinamika indartzen, herriko kultur taldeen erakusleiho, herriko mugimenduen bitarteko edota herritarron elkargune. Aitortza honekin batera gu guztion elkartasuna eta babes osoa eskaini nahi diogu Orkatz kultur elkarteari.
- Orkatz Kultur Elkartearen aurkako erasoa, bakea eta konponbidearen aurkako eraso bezela ulertzen dugu.
- Azkenik, Orkatz Kultur Elkartearen alde egingo diren ekimenei gure atxikimendua adierazi nahi diegu, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu, bereziki larunbat honetan 19:00tan egingo den manifestazioan. Konponbideari erasorik ez! Aski da, Orkatz libre! lelopean”.
- 127 tabernari eta merkatari.
- Kultu Mahaiko talde eragilea.
- Zezen Beltz.
- Urrestillako festa batzordea.
- Jauzika heziketa elkartea.
- Bilgune feminista.
- Natul euskara taldea.
- Elkar-ekin.
- Haujijijai festa batzordea.
- Marea Arroxa.
- Erniarraitz bertsozale elkartea.
- Azpeitiko gaztetxea.
- Azpeitiko Sare.
- Azpeitiko ikasle taldea.
- Emakumeen antzerki taldea.
- Azpeitiko Fracking ez! taldea.
- XJ Auzolanean taldea.
- Sokaitz eskalada kluba.
- Zubizarreko musika taldeak.
- Urrestillako musika taldeak.
- Ta3puntu zine kluba.
- Oinatz elkarte animalista.
- Ikasberri kirol elkartea.
- Ernai.
- ELA eta LAB.
- EH Bildu.