Herriko hainbat eragilek elkartasuna adierazi diote Orkatzi

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 19a

[caption id="attachment_152813" align="aligncenter" width="300"](E. Albizu Lizaso) (E. Albizu Lizaso)[/caption]
Azpeitiko hainbat herri-eragilek babesa adierazi diote Orkatzi, eta Espainiako Auzitegi Gorenak epaia berritsi izana gaitzetsi dute. Honako irakurketa helarazi dute haiek:
"Orain dela 13 urte abiatu zen hainbat pertsona eta herriko tabernen aurkako auzia bere gorenera iritsi da. Espainiako auzitegi gorenak 101 elkarte bahitu eta bost pertsonari urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die. Horien artean, gure herriko Orkatz Kultur Elkartea konfiskatzeko, bahitzeko, agindua eman dute. Orkatz betiko ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek. Hori dela-eta, honakoa adierazi nahi dugu herriko eragile, komertzio, taberna, sindikatu eta alderdi politikoei:
  • Orkatz Kultur Elkarteari gure elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diogu.
  • Orkatz Kultur Elkartearen aurkako erasoa, bakea eta konponbidearen aurkako eraso bezela ulertzen dugu.
  • Azkenik, Orkatz Kultur Elkartearen alde egingo diren ekimenei gure atxikimendua adierazi nahi diegu, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu, bereziki larunbat honetan 19:00tan egingo den manifestazioan. Konponbideari  erasorik ez! Aski da, Orkatz libre! lelopean".
Herriko hainbat eragilek egin dute bat deialdiarekin, eta beste asko ari dira atxikimendua ematen. Haien artean daude honakoak:
  • Zezen Beltz.
  • Urrestillako festa batzordea.
  • Jauzika heziketa elkartea.
  • Bilgune feminista.
  • Natul euskara taldea.
  • Elkar-ekin.
  • Haujijijai festa batzordea.
  • Marea Arroxa.
  • Erniarraitz bertsozale elkartea.
  • Azpeitiko gaztetxea.
  • Azpeitiko Sare.
  • Azpeitiko ikasle taldea.
  • Emakumeen antzerki taldea.
  • Azpeitiko Fracking ez! taldea.
  • XJ Auzolanean taldea.
  • Sokaitz eskalada kluba.
   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide