https://youtu.be/LqU0vjMpEWE
Azpeitian, ehunka lagunek salatu dute
Herriko tabernen auzia bezala ezagutzen denaren aurkako epaia berretsi izana. 19:30ean batzarra egin dute plazan, egoeraren berri emateko; eta, ondoren, manifestazioa egin dute herrian,
Orkatz ez itxi! lelopean.
Batzarrean azaldu dutenez, hainbat egitasmo egingo dute datozen egunetan. Hala nola, zapaturako manifestazioa deitu dute, 19:00etarako. Orkatz Kultur Elkartearen aurretik abiatuko da eta herritarrei datozen egunetarako deituko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko eta horiek antolatzen laguntzeko deia egin diete.
Azpeitiko Tabernarien Elkarteko (AZTE) tabernak itxita egon dira Espainiako Auzitegi Gorenak
Herriko tabernen kontrako epaia berretsi eta Orkatz konfiskatzeko agindu izana salatzeko. Orkatzi "babesa eta elkartasuna adierazteko" hartu du erabakia AZTEk.
Auzitegi Nazionalak 101
herriko taberna konfiskatzeko emandako agindua berretsi du Gorenak gaur, osteguna. 35/02 auziko defentsa abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota dute, beraz; eta Urola Kostako lau taberna konfiskatzeko agindua eman dute: Azpeitiko Orkatz,
Zumaiako Inpernupe, Getariako Harralde eta Zarauzko Arrano.