Uresaundi eta Odria, 'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren barruan bisitaldiak hartuko dituztenen artean

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015eko ekainaren 18a

Bigarren urtez antolatu ditu ate irekien jardunaldiak ENBA sindikatuak, "jendeak gure etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzan eta geuk ekoizten duguna bertatik ezagutu ondoren, gehiago balora dezan".

(Baserritik.com) Urrestillako Uresaundi baserrikoen baratze-lanak eta Odria baserrikoen larre-behiak gertutik ezagutzeko aukera izango da datorren uztailaren 4an, zapatua, Ongi etorri baserrira! ekimenaren barruan. Bigarren urtez antolatu ditu ate irekien jardunaldiak ENBA sindikatuak, "jendeak gure etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzan eta geuk ekoizten duguna bertatik ezagutu ondoren, gehiago balora dezan". Uztailaren 3an eta 4an, guztira Gipuzkoako hamasei baserri bisitatzeko aukera izango da, bakoitzean egiten duten lana ezagutzeko. Jarraitu albistea irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide