Bertso ibilaldia egingo dute larunbatean, hilaren 20an, Erniarraitz bertso eskolak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta.
Txillarramendiko bertso ibilaldia izena jarri diote egitasmoari, XX. mendeko bertsolaritzaren omenez. Inguruko bertsolarien jaiotetxeak eta bizilekuak bisitatuko dituzte, haien bertsoak abestuz. Dagoeneko zehaztua dute ibilbidea, eta honako bertsolarien baserriak igaroko dituzte, besteak beste:
Basarri,
Txapel,
Zepai,
Oranda,
Uztapide, Lizaso edo Lazkano.
Anbulatorio aurretik abiatuko dira mendizale eta bertsozaleak, eta 9:00etan jarri dute autobusa hartzeko hitzordua. Goizeko ibilaldiaz gain, bazkaria egingo dute eguerdian Granada Errekan. Horretarako, beharrezkoa da izena ematea, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin edo Erniarraitz bertso eskolarekin harremanetan jarrita. Honako telefono zenbakira dei daiteke: 666-39 36 94. 25 euroren truke, autobusa eta bazkaria antolatu dituzte.