Saskibaloiko Euskadiko mutilen selekzioak Disdira Bitxitegia ISBren kontra jokatuko du bihar, asteazkena, 20:00etan, Azpeitiko kiroldegian.
Iurgi Caminosek zuzentzen duen taldea datorren asteburuan Getxon jokatuko duen lagun arteko nazioarteko txapelketa prestatzen ari da, eta Azpeitian jokatu dutenak taldea osatuko duten hamabi jokalariak aukeratzeko balioko du. Euskadikoan Iraurgiko bi jokalari ere badabiltza: Aitor Astigarraga eta Ander Merketegi.
Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute 20:00etan. Iurgi Caminosek zuzentzen duen taldeko partaide dira gure taldeko Aitor Astigarraga eta Ander Merketegi.