[
Maialen Igartua- Goierriko HITZA]
Itsaso eta Mandubia artean autoentzako egiten ari diren bidea (Maialen Igartua/ Goierriko Hitza).
Ekainaren bukaerako amaitu nahi dituzte lanak, eta bukatutakoan Mandubia eta Itsaso arteko bidea 2 kilometro eta erdikoa izango da. Ezkio-Itsasoko Udala ari da lanak egiten. Matxinbenta auzoa hiru udalen esku dago: Azpeitia, Beasain eta Ezkio-Itsaso.
Ezkio-Itsasoko Udala bidea irekitzen ari da Itsasotik Mandubiara. Dagoeneko hasita daude lanekin, eta ekainaren amaierarako bukatzea espero dute. Garikoitz Aiesta alkateak adierazi duenez, auto txikiak pasatzeko moduko bidea izango da. Horretarako, dagoeneko irekia zegoen mendi bidea ari dira egokitzen, Itsasoko Mendeungo iturritik Altzigarragara, eta handik Mandubiara doana. Bidea zabaldu dute dagoeneko makinek, eta zorua gogortzen eta urarentzako kanalak egiten ari dira orain.
Bide honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, Itsasori beste irteera bat ematea. Izan ere, gaur egun Itsasok irteera bakarra dauka, Alegia auzora doana. «Luizi bat edo horrelakoren bat gertatuz gero, Itsaso isolatuta geratzen da», adierazi du Aiestak. Bide berriarekin Mandubiara autoz joateko modua egongo da; orain arte bide hori traktorearekin egitea baino ez zen posible.
Bestetik, Itsasoko herrigunea eta Mandubia auzoa gerturatzea da helburua. Gaur egun, errepidez, hamahiru kilometro inguru egin behar dira batetik bestera joateko. «Bidea irekitzen dutenean, berriz, distantzia bi kilometro eta erdikoa izango da».
Albistea osorik irakurtzeko:
Goierri.hitza.eus