Azpeitiko udal hautetsiek bat egin dute ekainaren 21eko ekitaldiekin

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015ko eka. 15a, 16:26

Azpeitiko udalbatza berria eta Azpeitiko Gure Esku Dagoko Josu Albero (Uztarria.eus) Larunbatean osatu zuten Azpeitiko Udalbatza berria, eta kargu-hartze ekitaldia bukatutakoan argazkia atera zuten udal hautetsi guztiek Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikako kide Josu Alberorekin. EH Bilduko eta EAJko udal ordezkariek erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak hilaren 21erako, iganderako, euskal hiriburuetan antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide