Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://youtu.be/NmXKxdLbKtU
Ikasturteko azken mutxikoak egin dituzte Azpeitian gaur, igandea, 12:00etatik 13:30era. Eguraldi bikaina izan dute, eta Plaza Txikian aritu dira herritarrak dantzan. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte saioak, eta herritar guztientzat irekita daude. Urrian hasi ziren mutxikoekin, eta gaurkoa izan da ikasturteko azken saioa, antolatzaileek balorazio "oso baikorra" egiten dute.