Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ehundaka haurrek parte hartu dute Nepalgo umeen aldeko lasterketa solidarioan, Azpeitian. Apirilaren 25ean Nepalen izandako lurrikarak utziko kalteak arintzen laguntzeko asmoarekin antolatu dute proba XJ Auzolanean taldeak, Xeye atletismo elkarteak, Azpeitiko Udalak, Child Bright fundazioak eta herriko beste eragile batzuek. Eguraldia lagun izan dute korrikalariek, eta arrakastatsua izan da proba. Parte-hartzaileek borondatea jarri dute lasterketan irteteagatik, eta Nepalera bideratuko dute dirua antolatzaileek. 2001ean jaiotako gatetxoetatik hasi, eta 2011n jaiotakoak arte izan dira protagonista gaurkoan.