ELA, LAB eta EHNE sindikatuetako ordezkariek Azpeitian egin duten agerraldia (Nerea Uranga).
Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 21erako Gaur hautetsontzia, bihar erabakia lelo hartuta deitutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute Azpeitian ELA, LAB eta EHNE sindikatuetako kideek. Hala, egun horretan Anoetara joateko deia egin diete.
Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea "ezinbestekoa" dela esan dute sindikatuetako ordezkariek, eta Gure Esku Dago-k ekainaren 21erako Donostian, Bilbon, Gasteizen, Baionan eta Iruñan antolatutako ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte herriko eragile politiko eta sozialak eta herritarrak. "Egun horretan herri bezala aukera bikaina izango dugu nor garen erakusteko; elkarrekin bat eginda gure indarra norainokoa den argi eta garbi azaltzeko. Horretarako, ordea, antolatu eta kalera atera beharra daukagu, etengabe pausoak eman beharra daukagu. Azkenean herri baten etorkizuna dagoelako jokoan, gure herriaren etorkizuna".
Iazko giza katearen arrakasta gogoan, orain erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik eskubide hori gauzatzera doan bidean jauzia egin nahi du
Gure Esku Dago-k.