Bizi dinamikak bigarren batzarra egingo du gaur, 18:30ean, Azpeitian. Sindikatu Zaharrean izango da hitzordua, eta hilabeteetan landutako proiektuen inguruan hitz egingo dute. Honako gaiak landuko dituzte:
- Proiektuaren kokapenaren inguruan proposamena.
- Proiektuaren baloreen eta etxebizitzen izaeraren inguruan eztabaida.
- Aurrera begira emango diren pausoen zehaztapena.
"Ilusioz, etxebizitza eskubidea bermatuko duen proiektu berritzaile bat martxan jartzen ari gara", esan dute Bizi-ko kideek. Horretarako, "herritarren inplikazioa" eskatu dute, eta herritarrei dei egind ie bileran parte hartzera.