Udan lana bilatzen laguntzeko ikastaroa antolatu dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 10a

Gazteei udan lana bilatzen laguntzeko ikastaroa antolatu dute Iraurgi Berritzeneko enplegu eta orientazio zerbitzuak eta Gazte Informazio Bulegoak. Saioa ekainaren 16an, asteartean, izango da, 16:00etatik 17:30era, Sindikatu Zaharrean. Ikastaroa doan bada ere, beharrezkoa da aurrez izena ematea gib@azpeitia.eus helbidera mezu bat bidalita edo 943 15 71 60 telefonora deituta. Udan lana nola eta non bila daitekeen azalduko da ikastaroan, eta oinarrizko curriculum edo aurkezpen eskutitza egiten irakatsiko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide