(Uztarria.eus)
Betharram aretoan erakusketa jarri dute XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketan aurkeztutako lanekin. Denera, 34 kartel aurkeztu dituzte, eta ekainaren 18a bitartean egongo dira ikusgai Betharramen. Erakusketara joaten direnek botoa eman diezaiokete lan onenari, eta ikuslearen saria jasoko dut boz gehien eskuratzen dituen lanak. Honakoa da ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara.
Larunbat eta igandeetan: 12:00etatik 14:00etara.