Azpeitiko gaztetxeko garagardo azoka irekiko dute gaur

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 10a

Gaur irekiko dute Azpeitiko gaztetxeko garagardo azoka, eta larunbata bitartean eskainiko dute bertan jana eta edana, 18:00etatik aurrera. Aurtengoan, Euskal Herriko marka batzuk probatzeko aukera egongo da gaztetxean. Euskal eta irlandar musika jarriko dituzte datozen lau egunetan, garagardoari laguntzeko. Txanda ia guztiak lotuta badaude ere, laguntzeko prest dauden herritarrak harremanetan jar daitezke gaztetxeko kideekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide