Azpeitiko Gaztetxeko garagardo azoka gaur hasiko da

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 10a

AZPEITIA // Gaur irekiko dute Azpeitiko Gaztetxeko garagardo azoka, eta larunbata bitartean eskainiko dute bertan jana eta edana, 18:00etatik aurrera. Aurtengoan, Euskal Herriko marka batzuk probatzeko aukera izango da Gaztetxean. Euskal eta irlandar m...

AZPEITIA // Gaur irekiko dute Azpeitiko Gaztetxeko garagardo azoka, eta larunbata bitartean eskainiko dute bertan jana eta edana, 18:00etatik aurrera. Aurtengoan, Euskal Herriko marka batzuk probatzeko aukera izango da Gaztetxean. Euskal eta irlandar musika jarriko dute datozen lau egunetan, garagardoari laguntzeko. Txanda ia guztiak lotuta badaude ere, laguntzeko prest dauden herritarrak harremanetan jar daitezke gaztetxeko kideekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide