Azpeitian hainbat eragilek bat eginda Nepaleko haurren aldeko I. Kros Solidarioa antolatu dute, datorren ekainaren 14rako, Azpeitiko Sanjuandegi auzoan. 0-8 urteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Parte hartzearen truk borondatea eskatuko dute, eta bildutako dirua Child Bright erakundearen bidez bideratuko dute Nepalera.
Elkartasunezko kirol ekintza antolatzeko Xanjuandegi Auzolanean-ek, XEYE Atletismo taldeak eta herriko kooperazio talde desberdinek bat egin dute.
Izena emateko egunak:
- Ekainak 11, osteguna. 18:00etatik 20:00etara, Sanjuandegiko auzo lokalean.
- Ekainak 14, igandea. 09:15etik aurrera Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan.
Lasterketak, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazatik hasita.
- 10:30ean, 2011 artekoak (heldu baten laguntzarekin), 200 metro.
- 10:45ean, 2010-2009, 450 metro.
- 11:00etan, 2008-2007, 650 metro.
- 11:30ean, 2004-2003, 1.300 metro.
- 11:45ean, 2002-2001, 1.950 metro.