Festa giro alaia izan dute Nuarbeko jaietan

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 4a

Asteleheneko ume-jolasekin, afariarekin eta ondorengo erromeriarekin amaitu dituzte Trinitate jaiak nuarbetarrek. Auzo txikian, festa handiak! lelo hartuta ospatu dituzte festak asteburuan. Larunbatean, esaterako, sokamuturra eta herri afaria izan zitu...

Asteleheneko ume-jolasekin, afariarekin eta ondorengo erromeriarekin amaitu dituzte Trinitate jaiak nuarbetarrek. Auzo txikian, festa handiak! lelo hartuta ospatu dituzte festak asteburuan. Larunbatean, esaterako, sokamuturra eta herri afaria izan zituzten, eta Lain eta Elizagoien ahizpekin erromeria. Igandean, berriz, nuarbetarren eta Azpeitiko soka mutil eta nesken arteko erronka jokatu zuten. Lasterketa, lokotx bilketa, karretilla lasterketa, asto karrera, sokatira eta zaku lasterketa egin zituzten. Hortxe-hortxe ibili ziren, baina azkenean etxekoak nagusitu ziren: nuarbetarrak. Argazki gehiago eta bideoa ikusgai daude urolakosta.hitza.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide