Gure Esku Dago egitasmoaren oihalak, Azpeitiko hainbat txokotan

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015eko ekainaren 3a

Azpeitiko Gure Esku Dago
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dinamikak antolatu duen ekainaren 21eko Erabakiak Ehuntzen ekitaldirako atzerakontua hasi da dagoeneko. Atzerakontu horren erakusle dira herriko zenbait txokotan, Sindikatu Zaharreko eta Enparan Dorretxeko balkoietan, jarri dituzten koloretako oihalak.
Azpeitian jada 815 lagunek egin dituzte ekarpenak oihaletan. Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak azaldu duenez, jasotakoak "ohial koloretsuak, ilusioz eta maitasunez egindakoak" dira. Dena den, oraindik aukera dago atxikimendua eman eta norbere oihal zatiak margotzeko. Horretarako, Gure Esku Dagok Foru Ibilbideko 7. zenbakian duen lokalera bertaratu behar da.
Albiste osoa irakurgai, Uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide