Ekainaren 19a bitartean izena eman daiteke Azpeitiko Udal Euskaltegiko udako ikastaroetan

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko ekainaren 3a

EGAko eta HABEren bigarren eta hirugarren mailako ziurtagiriak eskuratzeko antolatu dituzte ikastaro trinkoak.

Azpeitiko Udal Euskaltegiak ikastaro trinkoak eskainiko ditu udan, urtero legez, euskarako titulu ofizialak eskuratzeko. EGAko eta HABEren bigarren eta hirugarren mailako eskolak eskainiko dituzte ekainaren 22tik uztailaren 24a bitartean. Izen-ematea irekita dago dagoeneko, eta ekainaren 19a baino lehen egin behar dira izapideak. Horretarako, honako aukerak daude: Udal Euskaltegira joatea (Perdillegi kalea, 1), 943-81 19 47 telefono zenbakira deitzea edo euskaltegia@erabili.eus helbide elektronikora mezua bidaltzea. Egunean lau ordu eta erdiko eskolak emango dituzte. Ikastaroa doan da ikasleentzat eta langabetuentzat; eta, gainontzekoek, 162,38 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, bekak eta diru-laguntzak eskainiko ditu Udal Euskaltegiak ordaindutako matrikula eskuratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide