Birziklatutako materialekin erakusketa jarri dute Azpeitiko ikasleek

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 2a

Birziklatutako materialarekin erakusketa jarri dute Azpeitiko eskoletako gaztetxoek Betharram aretoan. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek egin dituzte eskulanak, eta ostirala bitartean daude ikusgai, 18:00etatik 20:00etara. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko eta Urola Ikastolako ikasleek hartu dute parte. 2012-2013 ikasturtean hasi ziren eskoletan hondakinen gaia lantzen, eta egin izan dituzte beste erakusketa batzuk ere. Haien "arrakasta" ikusirik, esperientzia errepikatzea erabaki dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide