Entsegua egingo dute bihar Azpeitian, Gure Esku Dagoren ekitaldian danborra jotzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 2a

Gure Esku Dago egitasmoaren Ehuntze Egunean danborra jo behar duten azpeitiarrek bihar egingo dute entsegua. 21:00etan da hitzordua, Izarraitz pilotalekuan. Berez, ostegunean biltzekoak ziren danbor-joleak, baina azken uneko aldaketa egin dute. Danborradan parte hartu nahi dutenek oraindik ere badute izena emateko aukera. Horretarako, norbere taldeko zuzendariekin harremanetan jarri behar dute, edo Gure Esku Dagoren lokalean izena eman.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide