Arropa eta material berrerabilgarria jasoko du Elkar-ekin taldeak ekainean

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 1a

Aiztasun topaketak izan dira Elkar-ekinen azken egitasmoa. Azpeitiko Elkar-ekin taldeak arropa eta material erabilgarriak jasoko ditu ekainean zehar. Izan ere, egitasmo bat jarri nahi dute martxan udazkenetik aurrera, eta laguntza behar dute horretarako. Elkar-ekin taldeko kideek azaldu dutenez, "beharrezkoa da denen inplikazioa" herritar ugari pairatzen ari diren egoerari aurre egiteko: "Zentzu horretan garrantzitsua deritzogu premia larria dutenei laguntzea, oinarrizko materiala emanez edo merke salduz". Egitasmoarekin, bestalde, urratsak eman nahi dituzte kontsumo eredua aldatzen hasteko, eta beste eredu batzuk bilatzeko. Hori dela-eta, azpeitiar guztiak gonbidatu dituzte beraien "aletxoa" jartzera. Honakoa da materiala uzteko ordutegia:

Gazte informazio bulegoa

Astelehen, asteazken eta ostiralak 10:00etatik 13:00era. Astearte eta ostegunak 16:30etik 20:00etara. Ekainaren 22tik aurrera 9:00etatik 13:30era.

Soreasu

Larunbatak 10:00etatik 12:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide