Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Auzo txikian, festa handiak! lelo hartuta ari dira Trinitate festak ospatzen Azpeitiko Nuarbe auzoan. Atzo, larunbata, arratsaldean sokamuturra eta herri afaria izan zituzten. Horrez gainera, Lain eta Elizagoien ahizpekin erromeria izan zuten.
Gaur igandea, arratsaldez, nuarbetarren eta Azpeitiko soka mutil eta nesken arteko erronka jokatu da. Giro paregabea sortu da Nuarbeko kalean. Hainbat jolas izan dituzte: lasterketa, lokotx bilketa, karretilla lasterketa, asto karrera, sokatira eta zaku lasterketa. Hortxe-hortxe ibili dira, baina azkenean etxekoak nagusitu dira: nuarbetarrak.
Segidan, Izer eta Alabierrekin erromeria izan da plazan.
Bihar, astelehena (ekainak 1) ere segida du festak Nuarben, Trini bigarrena ospatuko dute. 17:30ean, ume-jolasak, tailerrak eta txokolatada izango dituzte. Iluntzean, berriz, Laja eta Narbaizarekin erromeria.