Goizetik futbolaren festa ospatzen ari dira Azpeitian, Lagun Eguna. Lagun Onak Futbol Klubak antolatutako festa Garmendipe futbol zelaian hasi dute goizean eta bazkarira bitartean huraxe izan da ospakizunaren tokia. Gero, futbolzaleak bazkaltzera Sanagustin kulturgunera joan dira, eta odutik aurrera festa Azpeitiko Alde Zaharrera pasatu da.
Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzaileak eta Iosu Aranburu Lagun Onak taldeko jokalari ohiak botatako txupinazoarekin hasi da Lagun Eguna. Gero, haurren futbol partidak izan dira. Lagun Onak-eko emakume beteranoen taldeak ere jokatu du. Hauek Zestoako taldearen kontra jokatu dute, azken hauek Gipuzkoako txapeldunak dira. 2-2 egin dute emakumeek.
Gero, jolasak egin dituzte Lagun Onak-eko kideek eta segidan. Zarautz eta Lagun Onak gizonezko beteranoen arteko futbol partida jokatu da. Atsedenean, berriz, Jose Mari Eizagirre zendu berria omendu dute; 17 urtez Lagun Onak futbol klubeko presidentea izan zen Eizagirre. Horrez gain, duela 40 urte Espainiako Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen taldea ere omendu dute.
Lagun Onak eta Zestoaren arteko partida (Nerea Uranga /Hitza)
Zarautz beteranoen taldea (Nerea Uranga/Hitza)
Lagun Onak-eko beteranoak (Nerea Uranga/Hitza)
Jose Mari Eizagirre zenari omenaldia (Nerea Uranga/Hitza)
Orain dela 40 urte Espainiako Hirugarren Mailara igo zen taldea ere omendu dute (Nerea Uranga/Hitza)