Azpeitia dantzan jarri dute aniztasun topaketek

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 29a

Anistazun topaketak ospatu dituzte Azpeitian, asteazkenean eta ostegunean. Atzokoa izan zen, ordea, egun sendoena: 8:00etan, Nepalgo ipuin kontaketa saioa egin zuten Iturri Txiki ludotekan; arratsaldeam, munduko jakiak dastatzeko aukera izan zen Sanagustinpean. Gauez, Afrikako musikak dantzan jarri zuen herria, Nimba musika taldearekin. Herritar ugarik gozatu zuen Elkar-ekin taldeak antolatutako festarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide