Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
II. Libre erronka jokatu zuten larunbatean Azpeitian, eta Azkoitiko taldea izan zen garaile. Azpeitiarrak lehiaketa osoan aurretik joan baziren ere, azken proban, korrika, gailendu zen Azkoitiko taldea. Sei gizonek eta bi emakumek hartu zuten parte erronkan. Azkoititik, Eñaut Larrañagak, Agustin Ruizek, Jokin Sudupek eta Ainhoa Condek. Azkoititik, berriz, Jagoba Urainek, Xabat Manzisidorrek, Gorka Agirrek eta Maitane Aizpuruak.