Azpeitiko EAJren aurkezpena. Hiru hautagai falta dira. (E. Albizu Lizaso)
Azpeitiko EAJk balorazioa egin du igandeko hauteskundeez, eta "eskerrik beroenak" eman dizkie alderdiarekin konfiatu zuten "ia 3.000 azpeitiarrei". "Herritar horiek guztiek ematen diguten konfiantza bultzada ikaragarria da guretzat, eta esan nahi diegu datozen lau urte hauetan herritarren eta herriaren alde lanean arituko garela, orain arte egin izan dugun moduan", azaldu du Aitor Gorrotxategi alderdiko alkategaiak. Lan horrekin, Azpeitia "behar den lekura" itzultzea nahi dute, "arlo guztietan": "Gure proposamen eta ekarpenak eginez, eta gure ikuspuntua aurkeztuz herriaren eguneroko ibiliak eskatzen dituen gai guztietan".