Bihar eta etzi egingo dituzte Aniztasun Topaketak Azpeitian

Ana Abirisketa 2015eko maiatzaren 26a

Bigarren urtez ospatuko dute jardunaldia. Arabierazko ipuin kontaketak izango dira bihar liburutegian. Ostegunean jakien dastaketa egingo dute, baita zuzeneko musika eta dantzak ereAzpeitiaren bidertsitatea herriaren ondareetako bat dela aintzat hartut...

Bigarren urtez ospatuko dute jardunaldia. Arabierazko ipuin kontaketak izango dira bihar liburutegian. Ostegunean jakien dastaketa egingo dute, baita zuzeneko musika eta dantzak ere

Azpeitiaren bidertsitatea herriaren ondareetako bat dela aintzat hartuta antolatu ditu Elkar-ekin taldeak Aniztasun Topaketak beste behin ere. Iaz bezala, aurtengoan ere herriko kultura ezberdinak uztartzen jarraitzea du helburu taldeak. «Aniztasunak aberatsago egiten du herri hau, pertsona, kultura eta jakintza berriak dakartzalako Azpeitira», esan du elkarteak.

Bihar eta etzi burutuko dute topaketa kultural hau; eta aurtengoan, berrikuntza gisa, udal liburutegiaren parte hartzea da nabarmentzekoa. Hala, bihar 18:00etan, Karmelo Etxegaraiko gaztetxoek arabierazko ipuin kontaketak eskainiko dituzte liburutegian bertan.

Musika eta dantza

Ostegun arratsaldean Iturri Txikira aldatuko da kokalekua, eta ludotekan entzul ahal izango dira Nepalgo ipuin kontaketak. Jarraian, 20:00etatik aurrera, munduko hainbat jaki dastatzeko aukera egongo da herriko plaza txikian.

Topaketekin amaitzeko, eta 21:30etik aurrera, afrikako doinuekin eta dantzekin girotuko du gaua Nimba musika taldeak. Senegalgo, Gineako eta Zumaiako musikariek osatzen dute Nimba taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide