Egibarrek babesa eman dio EAJko alkategai Aitor Gorrotxategiri

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 21a

«Artzek esan ohi zuen iturri zaharretik beti ur berria irteten dela. Gure taldea ere halakoa da; talde zaharra, baina jende berriarekin», hala zioen atzo Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakariak. Babesa adierazi zion atzo Aitor Gorrotxate...

«Artzek esan ohi zuen iturri zaharretik beti ur berria irteten dela. Gure taldea ere halakoa da; talde zaharra, baina jende berriarekin», hala zioen atzo Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakariak. Babesa adierazi zion atzo Aitor Gorrotxategi Azpeitiko EAJko alkategaiari, eta nabarmendu zuen «garai berri bati ekiteko prest» dagoela haren taldea.

Bestalde, Azpeitiko EH Bildu kritikatu zuen. «Proiekturik gabeko herriaren» erantzule gisa definitu zuen. «EH Bilduren leloa kontzeptu bat da, Garaile; menpekoa eskatzen du horrek. Garaile zeren aurrean? Nor du azpian garaileak? Nor dominatzen du?». GBBko lehendakariaren arabera, Gorrotxategik irabaziz gero ez dira «garaileak»eta «galtzaileak» egongo. Ildo horretan, Gorrotxategi alkategaiak esan zuen «azpeitiar guztien alkatea» izateko helburuarekin ari dela lanean. «Berreskurapen ekonomikoa» eta «bizikidetza» izango ditu helburu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide