Sahararen aldeko manifestazioa egingo dute gaur Azpeitian

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 20a

Saharar herriaren aldeko manifestazioa egin dute gaur, maiatzak 20, Khamar Azpeitiko Sahararren aldeko taldeak eta Elkar-Ekinek deituta. 18:00etan hasi da anbulatorio aurretik eta Perez Arregi plazan bukatu dute. Gaur 40 urte dira Frente Polisarioak Saharar Errepublika demokratikoa aldarrikatu zuenetik, eta manifestazioaren deitu dutenek gaurkoa "gogorarazi beharreko eguna" dela jakinarazi dute. "Egun hau, saharar herri osoak ospatzen du eta baita munduko gizon eta emakume duin eta zintzo guztiok ere" adierazi dute. Gainera, gaurko egunak "mugarri bat" suposatzen du. Manifestazioaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, "mendebaldeko Saharako lurralde okupatuan eraikitzeko borrokan egun garrantzitsua" da gaurkoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide