Aratz-Errekako plazan jarri dituzten aparkaleku berriak
Denon Artean prozesu parte-hartzailearen barruan, hainbat lan egin du Azpeitiko Udalak Aratz-Erreka auzoan. Jakinarazi duenez, plaza oinezkotu eta aparkaleku berriak egokitu ditu. Jakinarazi du, plazaren erdian haur parkea muntatzen hasiko direla datozen egunetan.
Lanak zenbat kostatu diren ere azaldu du udalak. Aurrekontu osoa 120.000 eurokoa da, eta udalak 48.000 euroko laguntza jaso du auzoak biziberritzeko Eusko Jaurlaritzaren
Erein programari esker.
Plaza oinezkotu egin du Azpeitiko Udalak