Azpeitian udaleku irekiak (Uztarria.eus)
Gaur ireki dute Azpeitiko udaleku irekietan izena emateko epea, eta hilaren 29an, ostiralean, bukatuko da. Izena emateko, eskoletan jasoko dituzte gaztetxoek programak astean zehar. Udalekuak ekainaren 29an hasiko dira, eta uztailaren 24a bitartean egongo da aukera haietan parte hartzeko. 3 eta 18 urte bitarteko gaxtetxoentzat antolatu dituzte.
Izena emateko, Gazte Informazio Bluegora joan behar da, plaza txikira, eta honakoa da haien ordutegia: 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.