Azpeitiko alkategaien arteko mahai-ingurua izango da bihar

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 18a

Aitor Gorrotxategi (EAJ) eta Eneko Etxeberria (EH Bildu) alkategaien arteko buruz buruko mahai-ingurua izango da bihar, 19:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Urolako Kostako Hitzak, Erlo Telebistarekin eta Uztarria Komunikazio taldearekin batera antolatu du solasaldia, eta irekia izango da. Udal hauteskundeetara aurkeztu diren alkategai guztiei egin zaie mahai-inguruan parte hartzeko gonbidapena, baina Gorrotxategik eta Etxeberriak soilik onartu dute. Beraz, Oscar Murillo PSE-EEren hautagaia eta Yago Mendez PPrena ez dira Sanagustinen izango. Eneritz Albizu Urola Kostako Hitzako kazetariak gidatuko du mahai-ingurua, eta ikusgai egongo da gure webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide