Zurt ISB eta Aranur ISB taldeei harrera egin die Azpeitiko Udalak

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 17a

Harrera egin die Azpeitiko Udalak Iraurgi Saskibaloi elkarteko Zurt ISB eta Aranur ISB taldeei. Zurt ISB taldea Espainiako Bigarren Mailara igo da gaur, eta Espainiako txapelketan brontzezko domina lortu dute Aranur taldeko neskek. Eneko Etxeberria alkateak zorionak eman dizkie bi taldeei; izan ere, haren arabera, "krisia dela-eta, ekonomikoki gaizki" daude Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa, eta halako talde onak irtetea "harrotasunerako arrazoia da" beraientzat. "Gurea bezalako herri eta bailara txikiek ere egin dezakete aurrera, saiatuz gero. Hori erakutsi duzue zuek", esan du alkateak. Jose Luis Zubizarreta Iraurgi Saskibaloi taldeko ordezkariak, berriz, nabarmendu du "inoiz" ez duela emakumeen talde batek "halako ilusioa" sortu herrian, eta zoriondu egin ditu Zurt eta Aranur ISBko jokalariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide