Elkartasun Eguna, bideoan

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 16a

https://youtu.be/dVyKxAE70Wo Elkartasun Eguna ospatzen ari dira gaur, larunbata, azpeitiarrak, eta bideo bat osatu dugu egunean zehar izan diren ekitaldiak bilduta. Krosa, herri kirolak, herri-bazkaria eta manifestazioa egin dituzte egunean zehar, eta 23:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Perez Arregi plazan. Uneotan, Alde Zaharra gainezka da herrian, eta giro onean ospatzen ari dira azpeitiarrak preso, deportatu eta iheslarien eskubideen aldeko eguna. Honakoak, berriz, arratsaldean zehar ateratako argazkiak dira. Goizeko bildumak hauek dira: Krosekoa eta herri kiroletakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide