Doi-doi irabazi dute Zurt ISB taldeko neskek gaurko partidua, Bera Bera talde donostiarraren aurka. 59 eta 58an gelditu da markagailua, eta indarrak oso berdinduta egon dira azken segundora arte. Espainiako Bigarren Mailara igotzeko, beharrezkoa dute biharko partidua irabaztea, Ensino de Lugo taldearen kontra. Beraz, bihar erabakiko da Iraurgi Saskibaloiko seniorren maila zein den, Azpeitiko kiroldegian, 12:00etatik aurrera.
Urola Kostako Hitza biharko partiduan izango da, eta aukera izango duzue proba Twitter bidez jarraitzeko, @ukHitza helbidean.