(Uztarria.eus)
Almitza Sega Elkarteko kideak Azpeitian izan ziren atzo, asteazkena, igandean Loiolan jokatuko den Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega ligaxkaren hasiera aurkezteko. Igandeko saioa 12:00etan hasiko da eta Loiolako Santutegiko belardietan egingo dute; sarrera librea izango da. Toki berean jokatuko dira abuztuaren 28tik 30era Europako Txapelketak, eta haietan Euskal Herria ordezkatuko duten segalariak hastear den ligaxkaren sailkapenetik aterako dira.
25 gizon eta 7 emakume lehiatuko dira Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega ligaxkan. Gizonek 10x10 metro karratuko belar saila ebaki beharko dute, eta 7x5ekoa emakumeek, Loiolan. Ligaxkak hiru jardunaldi izango ditu; Azpeitikoaren atzetik, maiatzaren 30ean Basaburuan izango dute hitzordua, eta ekainaren 20an Tolosan.
Jarraitu irakurtzen
Uztarria.eus webgunean.