200 korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute Azpeitiko Elkartasun Krosean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 16a

200 lagunetik gora irten dira aurtengoan Elkartasun krosean. Xabat Manzisidor azpeitiarrak irabazi du proba gizonezkoetan; eta emakumezkoetan, berriz, Maitane Aizpuru azpeitiarra izan da azkarrena. 4,5 kilometroko ibilbidea egin dute korrikalariek, eta honakoak dira sailkapenen laburpenak:

Emakumeak

1. Maitane Aizpuru: 18 minutu eta 43 segundo. 2. Alaitz Etxeberria: 19 minutu eta 31 segundo. 3. Elene Eizagirre Telleria: 19 minutu eta 46 segundo.

Gizonak

1. Xabat Manzisidor: 13 minutu eta 56 segundo. 2. Ruben Aranburu: 14 minutu eta 23 segundo. 3. Josu Eizagirre: 14 minutu eta 25 segundo.

Azken sailkatuak

Marije Zabaletak eta Arantxa Astiazaranek antolatzaileen oparia jaso dute, azken postuetan iritsi direlako helmugara. Elkartasun jaia hasi besterik ez da egin, eta makina bat ekitaldi daude gaur Azpeitian. Hau da festaz gozatzeko falta dena: 13:00: Herri kirolak Perez Arregi plazan. 14:30: Herri bazkaria Frontoi Txikian. 18:30: Manfiestazioa Perez Arregi plazatik abiatuta. 23:00: Kontzertuak Perez Arregi plazatxoan. The Friday's Crew eta Orreaga 788.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide