Perez Arregi plaza jendez bete dute herri kirolariek

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 16a

Aurrera darrai Elkartasun Egunak Azpeitian, eta Perez Arregi plaza jendez bete dute herri kirolariek. Zuriak eta gorriak, bi taldek, parte hartu dute urteroko txapelketa horretan, eta berdinketa egon da. Sokatirarekin eta freskagarri kaxak eskalatzeko probarekin hautsi dute berdinketa hori, eta gorriak izan dira garaileak. Denera, hogeitalau herri kirolarik hartu dute parte lehian. Honako kirolak izan dira ikusgai: aizkora, harri-jasotzea, ingude altxatzea, lokotx biltzea, sokatira, trontza, txinga eroatea eta freskagarri kaxak eskalatzea. 14:30ean hasiko da herri bazkaria Frontoi Txikin; eta manifestazioa, berriz, 18:30ean abiatuko da Perez Arregi plazatik. 23:00etan kontzertuak emango dituzte Perez Arregin The Friday’s Crew eta Orreaga 788 taldeek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide