Azpeitiko Udalak oroigarria eman dio Jon Lapeirari SpainSkills 2015 lehiaketa irabazteagatik

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 15a

Eneko Etxeberria eta Iñaki Portilla Azpeitiko Udaleko ordezkariek Jon Lapeirari oroigarria eman diote, SpainSkills 2015 lehiaketan urrezko domina irabazteagatik. SpainSkill lanbide heziketako ikasleentzat eginiko lehiaketa da. Bi proba egin ditu azpeitiarrak eta lehen postuan sailkatu da CNC Tornu eta Fresatzeko makinen arloan. Jon Lapeira eta senideak izan dira udaletxean, eta Etxeberriak esan du "benetan eredugarria" dela Lapeirak eginikoa. "Beti esan dugu irakaskuntza eta formazioa gure etorkizuna direla", adierazi du alkateak. Hori dela-eta, "pozgarria" da udalarentzat omenaldia egitea, haren arabera. Makina Erraminta Institutuan, IMHn, ikasten du Lapeirak, fabrikazio-mekanikoko produkzioaren programazioko lehen mailan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide